Barretartia umore zerbitzuak jarri du martxan Idoia Torregaraik. Umorea bizitzeko hautu bat edo jarrera bat dela uste du Torregaraik, eta tresna horrekin bizitzako arlo askori egin diezaiokegula aurre. Tailerrak, hitzaldiak, topaketak… umorearekin zipriztindu eta ahalduntzeko herramintak ematea du xede Torregaraik.