Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu aurten. Programazio berezia jarriko dute gaur martxan urtemuga ospatzeko. 50 urte bete dituen ‘Ama Lur’ filma proiektatuko dute Tabakaleran eta hilabete guztian luzatuko da ekimena. Jon Lopez, Filmategiko zuzendari kontserbatzaileak esan digunez, oso ilusionatuta daude urtemugarekin. 1896ko pelikula bat dute Filmategiko zaharrena, eta gaur egun batik bat modu digitalean jasotzen dituzte ekoizpenak.