PuntuEUS Fundazioak euskarak Interneten duen presentzia aztertu du eta egoera «osasuntsua» dela nabarmendu du Josu Waliño zuzendariak. Hala ere, azken hiru urteetan erabilera «egonkor» mantendu dela azaldu du eta estrategiak behar direla «indartzeko». Une honetan, 8.200 webgunek dute .eus domeinua eta urte bukaeran 10.000 izatera iristea da helburua.