Egoera oso larria dela esan digu Gipuzkoako EHNE sindikatuaren baitako Emakume Baserritarren Elkarteko Maider Aramendik. Hamarretik emakume bakarra da baserritar profesionala, nahiz eta hamarretik zazpik egiten duten lan baserrian. Honi gehitu behar zaio emakume baserritarrengan erortzen den etxeko zaintza lana. Baserria beheruntz doa Aramandiren esanetan. Emakumeen egoera hobetu ezean, eta erakundeek behingoz hitz politetatik ekintzetara pasa ezean, hau bukatu egingo dela esan digu.