16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar uztailean. Oinez, Euskal Herriko Done Jakue bideak jarraituz, Euskal Herriko ondarea ezagutuko dute. EuskarAbentura du izena ekimenak, eta izenak dioen bezala, abentura eta euskara uztartuko dituzte. ‘Hiztun gazteen aktibazioan eragitea’ dute helburu nagusietako bat Josu Lopez de Aretxaga antolatzailearen esanetan.