Atzo Portugalgo Nazaren egin zen olatu handien zirkuituko, BWWTko, txapelketan Lucas Chianca izan zen garaile. Hirugarren postua eskuratu zuen Natxo Gonzalez plentziarrak. Irudi benetan indartsuak utzi ditu beste behin olatu famatuak. Larunbatean eten egin behar izan zuten txapelketa, lehiakideen bizia bera ere arriskuan zegoela ikusita. Haritz LarraƱagak esan digunez, Kaliforniako Mavericksen amaituko da txapelketa. Baina itsaso zakarra medio ez bada egiten, Gonzalezek datorren urtean lehen mailan egoteko txartela eskura dezake.