Siriara musika instrumentuak bidaletzeko abian jarri dute ‘instrumentu bankua’ Gasteizen. Bertako Udal Musika Eskola eta Mugarik Gabeko Musikariak GKE hasi dira etxean bazterrean ditugun instrumentuak biltzen. Ana Isabel Bravo saxofoi irakasleak esan digunez, ‘gerratik eta miseriatik ihes egiteko modu bat da musika entzun edo jotzea’. Ez dute gisa honetako lehen esperientzia eta azkena ere ez dela izango gehitu du Bravok. Gasteizko kontserbatorioetan ez ezik, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kontserbatorioetan utzi daitezke instrumentuak.