Espainiako Sustapen Ministeritzak Alesbes eta Erriberri arteko AHT egiteko lurren desjabetzeen izapideak abian jarri ditu. Hori “inposaketa” dela uste dute bat egin duten eragile sozial, sindikal eta politikoetako ordezkariek. Ekimen honen kontra egiteaz gain, lurraldeak “behar lukeen trenari buruzko eztabaida soziala” jarriko dute abian. Horren abiapuntu azaroaren 11ean Iruñean egingo duten manifestazioa izango da Julio Villanuevak esan digunez.