Iker Araguas eta Iñaki Lerinek asteartean eta asteazkenean, hurrenez hurren, berreskuratu zuten askatasuna. 9 urteko espetxealdia bete du Araguasek, 2007. urtean egin zuen etxetik ihes Lerinek. ETAren borroka armatuaren behin betiko amaieraren iragarpena itsaropenez jaso zutela esan digute, EPPKren pauso eta ekarpenei babesa helarazi behar zaiela, Nafarroan eman den aldaketaz ere aritu gara, baita San Ferminak ate joka ditugun honetan dauzkaten asmoen inguruan ere.