Fermin Muguruza irundarrari Adarra saria emango diote gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta kontzertu berezia eskainiko du Micaela Chalmeta Big Bandarekin. Epaimahaiak ebatzi du “beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara”. Gurean izan dugu Moskuko abeslaria.