Gaurkoan bigarren greba eguna izan dute Bilbo eta Pasaiako Zamaketariek, estatuko gainerakoekin batera. Alain Olagorta, ‘Bilbo Estiba’ko LABen delegatuak azaldu digu gaurko greba “guztiz arrakastatsua” izan dela. Patronalari erreparatuta, “printzipioz patronala gaur arte ez dela mugitu” salatu du.