Azken hamabost egun hauetan, bi ekimen garrantzitsu antolatu dira Lapurdin. Lehenengoa, euskal surflari talde batek bultzatuta, aurreko larunbatean, Miarritzeko hondartza handian, euskaldunak Euskal Herrian, noski baietz! lelopean ordu bateko elkarretaratzea egin baizen eta bertan, Hegoaldeko zein Iparraldeko hainbat eta hainbat surflari eta lagun elkartu ziren, batik bat, ISA (International Surf Asociation ) antolatuta aste horretan herrialdeen arteko munduko surf txapelketan euskaldunek bere selekzioarekin ofizialki parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Aipatzekoa, ekimenak hasieran Frantziako poliziaren debekua jaso arren, gerora onartu eta inongo istilurik gabe giro onean burutu zela.