Estresari aurre egiteko joera berria ezaguna izango duzu, mindfulness (edo osotasuneko arreta). Teknika iraultzailea da, eta jada elikaduran erabiltzen da. Hemen eta orain bizi izatea da, zeure burua den bezala onartzea, eta ahora eramaten duzunaz kontzientea izatea. Mindful eating ez da dieta mota bat, bizimodu bat da; ezta ere autolaguntza-metodo berria, baizik eta berezko itzulia. Haurtxo batek janaria behar duenean eskatzen du, behar adina jaten du eta gozatzen du; eta hala ere, sen hori lapurtzen diogu. “Ez jolastu janariarekin”, “amaitu platerra”, “utzi hainbeste mastekatzeari”, “holako ume mizkinik!”, “jaten ez baduzu ez duzu postrerik izango”… bezalako esaldiak, gure elikadura-heziketaren parte dira.