Rebeka Uberak azpimarratu du “gure hezkuntza sistema golpe izugarriak jasotzen” ari dela. Hezkuntza komunitatea egiten ari den mobilizazioen aurrean, “hezkuntza akordio zabal, garden eta iraunkor” bat erdiesteko helburua duen abiapuntu proposamena aurkeztu du EH Bilduk.