Kimioterapiak gosea kentzen du edota beherakoa eta goragalea sortu. Minbizia duen gaixoak ordea, beharrezkoa du indartzeko jatea. Baina zer jan? Zer komeni zaio kimioterapia jasotzen ari den pertsona bati jatea? Horretan laguntzeko errezeta liburua kaleratu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak, tailerrak ere antolatu ditu. Tartean Mireia Alonso izan dute irakasle.