Inoiz baino gehiago ikertzen da euskaraz baina zer nolako prestijioa du honek? Euskal produkzio zientifikoari aupada bat ematea beharrezkotzat jotzen du UEUk eta hortik bigarren aldiz antolatu duten Ikergazte Kongresua, gaur Iruñean abiatu dena. 180 ikerlari bilduko dira bertan gaur hasi eta ostirala bitarte. Idoia Torregarai komunikazio arduradunak eman dizkigu xehetasunak.