Aurtengoa kolosala izan dela ez dute zalantzarik Korrikako arduradunek. Oso gustura agertu da Asier Amondo 20. edizio honek izan duen erantzunarekin. Oraindik koxka batzuk igo behar duela Korrikak uste du, halere, eta instituzioen eta eragile sozialen arteko elkarlanean jarri du fokoa.