80 urte dira Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutela Arecesen, Asturiasen. Omenaldi hunkigarria egin zitzaion atzo Hondarribian, bere jaioterrian. Bertako Sasetaren Aldeko Taldeko kide Joserra Enparan pozik agertu da erakundeek ere “behar bezalako errekonozimendua egin diotelako”. Haren ekarpenaz aritu gara.