Xabi Solanoren diska berriak Ereñotzu du izena, eta maldan gora eta behera dabiltza Huntza taldekoak. A ze arrakasta izan duen sare sozialetan publikatu duten kantu bakarrak. Huntzak ere Durangon aurkeztuko du Ertzetatik diska. Trikitixa protagonista beraz, baina zer du trikitixak horrelako arrakasta izateko, lehen eta orain? Solanok ere liburua plazaratu du, bere kantuen partiturekin, eta HUNTZAko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz trikitixarekin etorri dira eta zuzenean egin dizkigute bi kantu.