Gazteek euskaraz badakite, erabilera bultzatu behar da orain

Unitate mugikorrarekin kalez-kale ibili da Oinatz Aizpuru Altsasun. AEK euskaltegira hurbildu egin da, bertan, topatu ditu Edurne eta Iosu, irakaslea eta ikasle “beteranoa”.  Euskaltegiaren historia ezagutu dugu, dela 30 urte sortu zen euskaltegia, eta geroztik hainbat dira bertan euskaldundu direnak. Aurten 130 ikasle daude,  adin oso ezberdinekoak dena. Euskal Herriko herri aunitzetan gertatu bezala, euskara galdu egin zen Altsasun, baina orain gero eta gehiago dira euskara ikasi eta solasten dutenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude