Bi hitzordu uztartuko dira asteburu honetan Donostian eta guk ere elkarrekin aurkeztu ditugu. Batetik, AEPS sexologiako profesionalen elkarteak antolatu dituen Sexologia eta kultura XXI. mendean: elkarreraginak, loturak eta sinergiak eta bestetik, DSSIREZ mugimendu erotikoak prestatu duen Ligodromoa. Bata zientziatik eta bestea ludikotasunetik, baina biek dute helburu sexuak duen balio kulturala zabaltzea.