Herri txikia da Errezil eta proportzioan errepide istripu ugari izan dira azken denboran bertan. Hamar urtean bost herritar hil dira auto edo motor istripuz, guztiak 5 eta 30 urte artekoak eta mutilak. Abiaduraren, auto bizkorren zaletasunaren eta maskulinitate ereduaren arteko loturak eragiten dituen arriskuez ohartarazteko Bizitzaz blaiprograma berritzailea jarri dute martxan.