Euskal Herrian dagoen testuinguru berrira egokitzeko barne hausnarketa prozesu batean murgilduta dago ezker abertzale osoa. Hortxe dugu “Abian” prozesua eta horren ondorioz, orain Sortuk garatu asmo duen birfundazioa. Eta horrekin batera edo sintonian, Ernai gazte erakundeak ere bere barne prozesua abiatzeko asmoa du.