Askorentzat oharkabean pasa bazen ere atzokoa Trans-patologizazioaren aurkako eguna izan zen. Oraindik orain, administrazio publikotik bertatik transexualitatea gaixotasun mentaltzat hartzen delako eta pertsona transexualek ez dituztelako beharrezko zerbitzuak jasotzen. Izaro Antxia transexuala, Josebe Iturrioz Medeak taldeko transfeminista eta Aingeru Mayor Chryssalis Euskal Herria taldeko lehendakaria elkartu ditugu.