Joxe Mari Lopetegi bertsolaria ezagutu dugu gaur, Kalegorrian saioan. 1875an Irunen sortu eta, 67 urte geroago, 1942an zendu zen Arrueta-Sarrikotan, Baxe Nafarroan. Bertsolaria eta politikari errepublikanoa izan zen. Bertsolaritza politikoa egiten zuela dio Wikipediak. Eta berari buruz gehiago dakigu, batez ere, Joxan Elosegi itzultzaile eta idazle irundarrak duela 12 urte Lopetegiren bizitza ardatz zuen liburua idatzi zuelako.