Pasa den uztailaren 22an gizarte elkarrizketaren mahaiaren harira Jaurlaritzak, Confebask, CCOO eta UGT sindikatuarekin negoziazio kolektiboaren inguruan sinatutako akordioa salatzeko manifestzioa egin dute gaur Gasteizen, ELA eta LABk. Sindikatu abertzaleek salaturikoaren arabera, “aztertzen ari direna patronalaren boterea oztopatzen duena erditik kentzea da. Gu oztopo bat gara eta erditik kendu nahi gaituzte”.