Irailarekin batera, matrikulazio kanpainari ekiten diote AEK-ko lagunek. Horren aurretik, ordea, sukaldeko lana egoten dela nabarmendu du Mertxe Mugikak, zein mezu zabalduko den zehaztu beharra, zein euskarri baliatu eta nori zuzendu… Mugikaren hitzetan, zabaldu beharreko mezu berriak erakargarria izan behar du, eta aurtengo matrikulazio kanpainarako AEK, %100 afektiboa leloa horregatik hautatu dute. Harremanak direlako bizitzako muina eta horietarako euskara ikasteko modu efektiboa eskaini nahi dutelako.