Zenbat aldiz entzun duzu makrobiotika hitza zure inguruan? Zenbat lagun dituzu elikadura makrobiotikoa egiten dutenak? Eta zuk zeuk pentsatu al duzu nozbait zure elikadura eta bizitza estiloa aldatzea? Jexux Larretxea makrobiotikan aholkulari da, argi hitz egin du gurean osasuntsuago egoteko “debekatuak goizeko kafea, azukrea eta zukua. Garaian garaiko elikagaiak jan, eta, batez ere, ongi murtxikatu”.