Kontaezinak dira Frantziako Tourrak eman dizkigun bazkaloste ederrak. Zenbat aldiz altxatu gara sofatik, txaloka eta oihuka, gure animoek txirrindularien izterretan eragina izango zutelakoan? Frantziako Tourra beti izan da ikuskizun eta hori ederki dago islatuta Ander Izagirrek idatzitako “Beruna pratikan” liburuan. Frantziako bira ospetsuko bitxikeriak aipatu ditugu berarekin.