Modu aunitz daude bidaiatzeko, eta gezurra badirudi ere estudiotik ere bidaia dezake batek. Horixe bera baieztatu dugu gaur Maider Irirarteren konpainian. Bidaiatu baino, herrialdeak ezagutu ditugu, hori egingo dugu astero, atzerrian bizi diren euskaldunekin. Gaur, Karelean saioan gustora aditu ditugu bere Maiderren bizipenak. Urte luzez aritu lanean garapenerako elkarlanean, Brasil, Guatemala, Jamaika eta Nepalen. Bertako bizimoduaz, jendeaz, musikaz….aritu gara luze eta zabal.