Astorroxa umore tartean etxeko misterioei begira jarri gaitu Idoia Torregaraik. Zergatik biderkatzen dira gauetik goizera arraskako plater zikinak? Nondik ateratzen dira pasiloan oesteko hauts pelota horiek? Zer dela eta atzo ireki zenuen esne-tetrabrikari bi tanta geratzen zaizkio gaur goizean? Eta nora doaz galdutako galtzerdiak?