“Abentura da gutxien gustatzen zaigun hitza” hala aitortuz hasi dugu elkarrizketa Josu Iztueta bidaiariarekin. Biziminezizeneko dokumentala egin dute berak eta Antxon Arza piraguista aintzindariak. AEBak ekialdetik mendebaldera zeharkatu dute, paisaia ederretan hartu dute atseden eta barrura begira jarri dira. “Nora edo nola joan baino norekin joan pentsatzen dugu orain” aitortu digu.