Bernat Etxepare idazlearen euskara jalgi hadi plazara lelotik tiraka “Jalgi” aldarrikatuz dator aurtengo Herri Urrats jaialdia, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia. Paristik onarpen eta ofizialtasunik izan ez arren, ikasle kopurua bikoizten ari dira Seaskako ikastolak eta azpiegitura berrien beharra nabarmena da. Aurtengo sostengua Baionako Bernat Etxepare lizeora bideratuko da.