Berrogei urte dira Bilintx liburu denda ireki zela Donostiako Parte Zaharrean eta hogei urte haren sustatzaile Joseba Jaka hil zela. Bera izan zen Elkar taldeko sortzaileetako bat. Gaur egun ezagutzen dugun argitaletxeari esker “sasi-klandestinitatean zeuden euskarazko idatziei duintasuna eman zitzaien” azaldu digu Jon Jaka, Joseba zenaren anaiak eta Elkarren sortzaileak. Hogei urte ere badira fundazioa bihurtu zutela.