“Hiriak giltzarri dira euskara biziberritzeko, ikusteko dago legea izango ote den”

Euskararen normalizaziorako hiriak giltzarri direla uste du Bai Euskarari ziurtagiriko Rober Gutierrez. Martxoaren 10ean, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean egindako Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak izeneko mahai-inguruan parte hartu zuten Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak; Joseba Asiron, Iruñekoak; Mixel Etxebeste, Mauleko auzapezak; Eneko Goia, Donostiako alkateak; eta Gorka Urtaran, Gasteizkoak, eta horri erreparatu dio Gutierrezek. Haren hitzetan, hirietako agintariek ardura handia dute, etorkizunean eremu horiek hizkuntza eskubideen berme izango badira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude