“Bruselan gertatutakoa errefuxiatuen auziarekin nahastea eskuindar muturra elikatzea da”

Josu Juaristi EHBilduko europarlamentariarentzat ez da nahastu behar errefuxiatuen auzia gaur Bruselan gertatutakoarekin. Estatu Buruen adierazpenak argiak izan dira gaur  “Europa gerran dago” esan du Frantziako Lehen Ministroak. Juaristik aitortu du nahiago lituzkela bestelako adierazpenak entzun, Norbegiako Gobernuak Breivik en atentatuaren aurrean hartutako jarrera “demokrazia gehiago da erantzuteko modu oenena” Baina guztiaren gainetik nabarmendu du “gaurko eguna da hildako eta zaurituen senitartekoei  elkartasuna adieratzeko”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude