Arrotza zaigu oso energiaren arloa gehienoi. Konpainia nagusiekin kontratatzen dugu normalean eta kitto. Baina konpainia hauek energia nondik lortzen duten, eta ezartzen dizkiguten prezioak zilegiak diren pentsatzen jarriz gero zer pentsatua edukiko genuke. GaroƱako zentral nuklearraren irekieraren kontra, eta energia garbiaren aldeko erabakiak hartu dituzte Arabako udal askok. Horietako bat dugu Zalduondo, 200 biztanle eskaseko herria. Gustavo Fernandez alkateak kontatu digunez, Iberdrolarekin kontratua eten eta energia garbia eskaitzen duen beste batekin sinatzea erabaki zuten. Bidenabar, argindarraren fakturak nabarmen jeitsi zaizkiela kontatu digu.
Udalaren kasua da hori, baina herritarrek ere gauza bera egin dezaketela esan digu Fernandezek, eta ildo horretan zalduondotarrei laguntzeko prest daude. Are gehiago, alboko herriekin biltzen ari dira urrats gehiago emateko helburuz.