“Androiderako #Mitzuli itzultzaileak testu, ahots eta irudi itzulpenak egiten ditu”

Hizkuntza batetik bestera botoi bat sakatze hutsarekin salto egiteko ametsaz hitz egin digu Saroi Jauregi Aiestaranek, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak. Zehazki, Android gailu mugikorretarako Mitzuli aplikazioa aurkeztu digu, 50 itzulpen noranzko baino gehiago barne dituena eta baliabide urriko hizkuntzei protagonismo berezia ematen diena, euskarari, besteak beste. Testu, ahots zein kamera bidezko itzulpen sarrera eskaintzen du, eta off line moduan ere baliatu daiteke. Gainera, baliotsua izan arren, doakoa eta software librekoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude