Motor gainean jarri eta Mikel Etxeberriarekin bidaiatu dugu gaur berriz, Hungaria ezagutzeko parada izan dugu gaur. Alde menditsua iparraldean, lauagoa hegoaldea. Budapest hiriburua kenduta, ez da oso herrialde ezaguna Mikel Etxeberriaren ustez. Danubio ibaiak banatuta, txoko berezi asko ditu Budapestek: ibai ertzea, judutar auzoa, sauna bainoak…bisitatzeko erreza eta merkea dela esan digu. Baina hitz egin dugu ere Hungariako egoera politikoaz, gora egin baitute alderdi eskuindarrek, irrati libreek ere nabaritu dute hori