Hau ez da gure bakea! Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministalelopean Eskola Feminista antolatu du Emagin dokumentazio zentroak. Larunbat honetan izango da Iruñean eta otsailaren 27an Bilbon. Argi dute gatazkak generoa duela eta beharrezkoa dela honen irakurketa feminista egitea. Era berean, feminismotik ekarpena egin nahi dute eta gatazka desblokeatzeko urratsak proposatu.