Urte berriak zaharrak berri migranteen eta errefuxiatuen errealitateari dagokionean. Bi lekutan jarri dugu fokoa guk gaurkoan. Batetik, Hendaian, bertako erretentzio zentroa hustu eta egoera irregularrean dauden pertsonak Bordele eta Tolosara eramaten ari direlako. Bestetik, Alemanian, Kolonian urtezahar gauean gertaturiko eraso sexisten eztabaida errefuxiatuen esparrura desbideratu delako. Cimade elkarteko Amaia Fontang eta Alemanian errefuxiatuei arrera egiten diharduen Isa Marinekin hitz egin dugu.