Pozik eta umil agertu zaigu Gipuzkoako bertsolari txapelduna, BeƱat Gaztelumendi. Txapelketan oso ondo pasa duela baina ez dela erraza izan aitortu digu “oso argi nuen zer nahi nuen, lortu dut baina oso muturrera eramanda”. Lorpen kolektiboa ere gehitu dio finalari, Alaia eta bien arteko buruz burukoa, belaunaldi baten ordezkaritza mahai gainean jarriz. Finala zortzien artean eraiki zutela ere gaineratu du. Alaia Martin eta Agin Laburu gustora, 2. eta 3. postuarekin.