Gaur Greziako egoera izan dugu hizpide Martin Mendizabalen laguntzarekin. Tsiprasek hartzekodunekin adostu duen testuaz mintzatzeaz gain Greziak bizi duen egoera larria aztertu degu: zein egoeratan aurkitu zuen Syrizak Grezia, krisiaren jatorria baita Tsiprasen gobernuak orain arte lortutako garaipenen inguruan hitz egin degu.