Uxoa Anduaga soziologoa batu zaie gaur Nekane Zinkunegi esatariari eta EMUN Kooperatibako Ainhoa Lasari Gureaz Blira. Hiruen artean Anduagaren Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia tesiaz aritu dira hizketan. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaoren iritzia jaso dute eta, Maite Goni irakaslearen aldetik Mintzanet egitasmoaren aholkua jaso dute.