Gizontasuna da gaur lapurren gordelekura ekarri dugun gaia. Oier Guillan antzerkigilearen Arra. Arraroa antzezlanaren testutik pasarte batzuk lapurtu ditugu, gogoetari bazka emateko. Morphine taldearen blues, jazz eta rock doinuak nahastu ditugu Guillanen lanarekin batera. Bide batez, asteburu honetan GIZON TAILERRA egingo dute Urretxu Zumarragako gaztetxean; horrez gain, Guillanek bere azken lana aurkezten dihardu: Salto.