Berrikuntzekin ekin dio Gureaz Blaik hirugarren denboraldiari, eta horren berri eman dute Nekane Zinkunegik eta EMUN Kooperatibako Ainhoa Lasak saioaren hasieran. Ondoren, Karmelo Ayestari elkarrizketa egin diote euskaldun izatera bidean egindako prozesuaz idatzi duen Goza daiteke gehiago liburuaren inguruan. Horrez gain, Maite Goni informatikariaren teknologia aholkua eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbine Petriatiren salaketari ere egin diote tartea.