Mahaingurua

Ohiko formatoan jarraituko dugu Kalegorrian saioaren denboraldi berrian eta tertuliarekin emango diogu hasiera bigarren zatiari. Horretarako, joan den ikasturteko hainbat lagun izango ditugu baina berriei ere zabaldu diegu atea eta horietako bat izan da gaur gurekin, Axier Lopez Argiako kazetaria. Berarekin batera gure tartean eta irratian ere laguna dugun Oihana Etxebarrieta kazetaria eta Bilgune Feministako kidea aritu da. Biekin gogoeta egin dugu nazioartean eta gurean ere ikusten ari garen biolentzia forma ezberdinen inguruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude