Karelean tertulia

Kattalin Miner eta Patxi Gaztelumendi izan ditugu gaurko gonbidatuak. Artikulu batean oinarrituz, txosnaguneetan entzuten den musika ezberdinaren edo “komertzialaren” inguruan hausnartu dute. Anitza izatea beti dela positibo eta erakargarri nabarmendu dute, baita musika alorrean ere. Jorratutako beste gaia, lana norberaren bizitzarekin uztartzean izan ditzakegun oztopoak, bereziki haurrak tartean daudenean. Oraindik generoen arteko ezberdintasunak daudela bai, baina famili ereduak ere aldatzen doazela ohartarazi dute. Amaitzeko EAJren azken adierazpenez egin dute gogoeta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude