Urruñako Gazte Asanbladak herriko plaza hiru egunez okupatzeko egitaraua antolatu du gaztetxea aldarrikatzeko. Sei urte daramatzate gune autogestionatua eskuratu nahian, baina Herriko Etxearen erantzuna beti ezezkoa izan da. Mehatsua jaso zuten ekimenaren aurrean, eta gaur udaltzaingoak identifikatu ditu bertan ziren gazteak. Asteburuan Urruñako plazan jarraituko dute gazteek ekimen ugarirekin. Unai Billakorta asanbladako kideak nabarmendu du “herriko etxeari aski dela esateko eta herritarrei gaztetxea zertarako behar dugun erakutsi nahi diegu”.