Urtzi Martinez eta Jon Telletxea Deustuko gazteek 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintada batzuk egiteagatik bi urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu dituzte. Ekainean jaso zuten sententzia. Bi hilabete hauetan gazteek eta senitartekoek bizi duten egoera bidegabea salatu du Jose Moralesek, grebalariak aske! plataformako kideak. “Zigorra mendekua da, norbaitek ordaindu behar zuen” salatu du. Halaber iragarri du espetxeratzeko agindua jasotzean, espetxera indartsu sartzeko elkartasun kanpaina jarriko dutela martxan.